Ikastaroa barriro hasiko da beltzezko gizonentzat. Gaur azterketa medikoak igaro ondoren, datorren astelehenean, abuztuaren 14an, hasiko dira entrenamenduak Bilbao Arenan. Izan be, Denzel Andersson eta Melwin Pantzar (Suedia), Kristian Kullamae (Estonia), Tryggvi Hlinason (Islandia), Thijs de Ridder (Belgika) eta Georgios Tsalmpouris (Grezia) beren selekzinoekin kontzentrauta dagoz.
Horrela, Adam Smith, Alex Renfroe, Alex Reyes, Tomeu Rigo, Xavi Rabaseda eta Unai Barandalla izango dira denporaldiaurreari hasierea emongo deutsien lehen taldeko MIBak, Sacha Killeya-Jonesen zain.
Unaiez gain, Elvis Ude, Eneko Salinero, Asier Fernandez, Iker Chacon, David Monge eta Kepa De Castro harrobiko jokalariek lehen taldea indartuko dabe denporaldiaurreko lehen fase honetan.
Denporaldiaurreko lehen norgehiagoka Emilio Amavisca kiroldegian izango da abuztuaren 26an. Jaume Ponsarnauren mutilek Palentzia Basket izango dabe aurkari, Burgosko Lauko Finalean irabazi eban taldea, Endesa Ligako talde barria. Hurrengo egunetan jakingo dira gainerako konpromisoak, domekan, irailaren 24an, Morabanc Andorraren aurka, etxean, liga hasi aurretik.