Selektibidadea edo Ebau frogea dagoen moduan mantenduko da beste urte batez. Espainiako jarduneko gobernuak erabagi honen barri emon deutse gaur goizean autonomia erkidegoetako hezkuntza arduradunei eta unibertsidade desbardinetako ordezkariei. Gogoratu Ebau edo selektibidadearen ganean Pedro Sanchezen gobernuak aldaketa batzuk iragarri ebazala. Hezkuntza ministerioaren planteamendua zan, besteak beste, azterketa bakotxaren iraupena 105 minutukoa izatea. Gaur egun 90 minutukoa da. Bestalde, unibertsidadean sartzeko proba honen emaitza notaren %40 izatea nahi leukie eta batxilergoko bataz bestekoa, gainerako %60 izatea. Aldaketa honeek errege-dekretu bitartez onartzeko asmoa izan dabe baina azkenen aldaketea 2024-2025 ikasturterako laga dabe. Txosten juridiko batek dino jardunean edo funtzinoetan dagoan gobernu batek ezin dauela holako aldaketarik egin.