Berrizko Udalak salgai jarri dau familia bakarreko bizitegi-erabilerako lursail bat

Margarita Maturana kalean dago eta 367m2-ko gehieneko eraikigarritasuna dauka
Berrizko Udalak salgai jarri dauan lur-saila / Berrizko Udala

Berrizko Udalak, lehiaketa publikoaren eta prozedura edegiaren bidez, Margarita Maturana kalean dagoan bizitegi-erabilerako lursail bat jarri dau salgai. Lizitazinoaren gitxieneko prezioa 96.036,81 da (gehi % 21eko BEZa) eta eskaintzak aurkezteko epea zemendiaren 13an amaituko da.

Administrazino-klausulen pleguak jasoten dauen bezala, udal-titulartasuneko orubeak 1.448,50m2-ko azalera dau, eta 367,00 m2-ko gehieneko eraikigarritasuna dau familia bakarreko bizitegi-erabilerarako (beheko eta lehenengo solairua) eta 52,09 m2-ko banakako garaje-erabilerarako (beheko solairua).

Interesa daben pertsonak udaleko urigintza arloagaz harremanetan jarri leitekez 94 682 40 36 telefonoaren bidez, informazinoa jaso eta zalantzak argitzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00