Durangoko Rugby Txapela bihar jokoan

Euskal Herriko bost errugbi taldek parte hartuko dabe
IV. Durango Neskak Rugby Txapelaren aurkezpena / Duragoko Rugby Taldea

IV. Durango Neskak Rugby Txapela nesken errugbia bultzatzeko ekimena da. Durango Rugby Taldeak urtero antolatzen dau eta aurtengoa, antolatuko daben laugarrena izango da. Gasteizko Gaztedi, Sarako Izarra, Durango Rugby, Euskarians eta Universitario Rugby Bilbao taldeek jokatuko dabe arratsaldeko 14:30etatik aurrera Durangoko Arripausueta zelaian.

Euretariko talde bat, Neskarians izenarekin lehiatuko dan hori, parte hartuko daben talde guztietako jokalariek osatutako taldea izango da. Talde honen bitartez, adiskidetasuna, kiroltasuna eta errugbiak galdu nahi ez dauzan balore guzti horiek presente egotea nahi dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular