Bariku honetan giro nahiko argia izango dogu. Goizaldean hodeiak ugariagoak izango dira, baina gainerako orduetan ostarteak izango dira nagusi, kostaldean tarteka behe-hodei batzuekin. Eguna atzo baino giro freskoagoagaz hasiko dogu; tenperatura maximoak apur bat bajatu leitekez, baina ondino be 30 ºC-tik gorakoak izango dira, kostaldean izan ezik. Arratsaldean iparraldeko haizea barrualdera zabalduz joango da eta hegoaldekoaren lekua hartuz; Nafarroa hegoaldean baino ez dau jarraituko hego-haizeak.
Itsasoko egoerea
Norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2ko indarragaz, goizean eki-osagaia nagusituz; arratsaldean ipar-ekialdera aldatuko da, 2-3ko indarragaz. Itsaso kizkurra eragingo dau, itsaskirriko guneekin. Mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu.