Pasa dan asteburuan Espainiako Zaltasun Kopako lehen proba ospatu zan Indorwall Getafen. Udako atsedena bukatuta, 2023ko Espainiako Zaltasun Kopako hiru probetako lehenengoa ospatu zan, 200 parte-hartzaile baino gehiagorekin eta euskal ordezkari ugarigaz.
Euskal Selekzinoaren emaitzak diskretuak izan ziran podiumetan sartzerako orduan, baina parte-hartze zabala izan zan domekako finaletan, zapatuko jardunaldiaren ostean. Euskal kirolarien artean onena Elur Arteaga izan zan, 18 urtez azpikoetan podiumeko hirugarren tirador-a igotea lortu ebana.
Aitagarriak dira, halaber, emakumezkoen Absolutuan Ainhize Bedarrak eta Haizea Osesek lortutako bosgarren eta seigarren postuak, hurrenez hurren. Bedarrak sailkapen bikaina osatu eban, hirugarren onena izan zan atarikoan, baina finalean 2 puntura geratu zan.
Getafeko lehen hitzordu honetako onenak Maria Benach Emakumezkoen Absolutuan eta Javi Cano Gizonezkoen Absolutuetan izan ziran. Espainiako Zailtasun Kopako bigarren proba Indoorwall Torrejonen izango da, irailaren 30ean eta urriaren 1ean.