Lezon, frontoian sarrera eta giro bikaina zala, amaitu da Udako Master LABORAL KUTXAren lehen faseko ligaxka eta bertan lortutako garaipen landuagaz, Aldai–Osesek bigarren postuan amaitu dabe txapelketaren lehen urrats hau. Horretarako, dimarrak eta oñatiarrak oso malda gora eben partidu bat iruli behar izan dabe, Garai eta Capellan 20-15 be aurreratu baitira markagailuan. Partidu ona jokatu daben gasteiztarrak eta errioxarrak, ordea, ez dabe partidua amaitzen asmau eta Amaia Aldairen kalidadea gailendu da azken txanpa horretan.
Azken emaitza honek aldaketa nabarmenak eragin dauz azken sailkapenean eta irailaren 13an Galdakaon jokatuko diran finalerdiak honela geratu dira. Arrizabalaga– Garai-Capellan eta Aldai- Etxegarai–Gaminde. Partidu ederrak, beraz, Kurutzea pelotalekuan jokatuko diranak, sari handi baten bila.