Athleticek Kopako final zortzirenetarako txartela lortu dau Granadan (1-4)

Lehoiek garaipen sendoa lortu dabe Andaluzian, non Nahikari golegilea lesionatuta amaitu eban
Sara Ortega, Ane Azkona eta Nahikari Garcia gola ospatzen Granadaren aurkako neurketan / Athletic Club

Athleticek garaipena lortu dau Kopan Granadaren aurka Los Carmenesen. Lehoiak, aurkarien gainetik egon ziran neurketearen fase askotan, euren madarikazino berezia hautsi eben Lezamatik urrun, denporaldiko lehen garaipena etxetik kanpo sinatuta. Dana ez zan albiste ona izan bilbotarrentzat, Nahikarik min hartuta erretirau behar izan baitzan atsedenaldirako bederatzi minutura.

Aurrelari gipuzkoarrak edegi eban markagailua norgehiagokaren lehen minutuetan, Elexpururen erdiraketea ona aprobetxauta, gaueko handienetako bat. Bisitarien aukerak bata bestearen atzetik etorri ziran Andrea Romerok 0-1ekoaren ostean defenditutako markagailuaren aurrean. Roger Lamesak, aurkako emaitza eta aurkariaren nagusitasun argia ikusita, bere taldea nabarmen atzean uztea erabagi eban. Bere erremate bakarra Laura Perezek Quiñonesen eskuetara egindako jaurtiketea izan zan.

Nahikariren lesinoagatik, 36. minutuan Jone Amezagak ordeztu eban, eta nabarmenena izan zan atsedenaldirarte. Etxeko teknikariak atsedenaldia aprobetxau eban aldaketa laukotxa egiteko. Granadak aurrerapausua emon eban Alicia, Ari Mingueza, Lucía eta Naima aldi berean sartu ziranean.

Bigarren zatiko lehen abaguneak, ordea, bisitariak izan ziran; baina Jone Amezagak eta Azkonak ez eben asmau hiru zutoinen artean erremateten. Granadak erasoan sakatzea erabagi eban orduan eta Naimaren jaurtiketa batekin lehia bardintzea lortu eban. Quiñonesek 2-1ekoa eragotzi eban Estherren erremate ikusgarri batekin.

Lehoiek, egoera barriro kontrolau ondoren, andaluziarren atearen aurrean tematzen jarraitu eben, Pinedoren gol batekin barriro aurretik jarri arte. Etxeko entrenatzaileak, kanporaketea galdu beharrean, Etna erasoan sartzea erabagi eban. David Aznarren erantzuna Bibiren itzulera izan zan, jorrailaren amaieratik bajan egon baitzan, ezker hegaleko atzelari bezala Nerea Nevado aurretik eukinda.

Jone Amezagak, neurketea barriro kontrolauta egoala, etxeko markeagaz bere sinadura itxi eban eta Elexpuruk, amaieratik gertu, bilbotarren azken eta behin betiko laugarren golagaz borobildu eban bere lan bikaina. Lehoiak aurrera doaz Kopan eta badakie zer dan etxetik kanpo irabaztea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular