Oihana Azkorbebeitiak postu bikaina lortu dau Grigne Skymarathon proban

Faborito nagusia dan Hillary Gerardik irabazi dau mendi lasterketea
Oihana Azkorbebeitia Abadiñotarra Italiako lasterketan / Euskal Mendizale Federazinoa

Skyrunner World Series zirkuituko hamargarren hitzordua eta oraingoan Euskal Selekzinoaren espedizinoa Italiako lurretara joan zan, Pasturora hain zuzen be, Lecco probintzian, Italiako iparraldean. Halako proba batean beharrezkoa zan ibilbidearen zati batean kaskoa erabiltea. 24 orduko atzerapenak probaren garapen osoa bermatzen eban 42 kilometro eta 3.600 metroko desnibel positiboan, Grignetta eta Grignone gailurretatik igarotea barne, eta horrela egin zan.

Emakumezkoetan, faborito nagusia Hillary Gerardi estatubatuarra zan eta korrikalari ipar-amerikarrak pronostiko onak bete zituan igaz lortutako garaipena errepikatuz. Gerardi nagusi izan zan hasieratik amaieraraino (6:12:05) eta bigarren postua lortu eban Ainara Urrutiak (6:36:40) eta laugarren postuagaz konformau behar izan eban Oihana Azkorbebeitiak bakarrik egin eutsen aurre. Biak bigarren postua lortzeko lehian ari ziran Grignettan, hasieran Abadiñokoarentzat izan zana, baina bigarren kontrolan, Bogani Aterpean, Urrutiak zuloa edegi eban eta era guztietako lurretara egokitzeko gaitasuna erakutsi eban, kateak, sokak, tarte azkarragoak, gandorrak… Bikain Euskal Selekzinoko lasterkarien errendimendua. Hirugarren postua McCrystal kanadarrarentzat izan zan. Bestalde, Sara Peñak ezin izan eban lasterketa amaitu errazoi logistikoengaitik. Taldea itxi ebanean Peña hamazazpigarren postuan egoan.

Gizonezkoetan Ioseba Eskuderok eta Aitor Zunzunegik lan bikaina egin eben hamaikagarren eta hamabosgarren postuetan, hurrenez hurren. Ez zan erraza Euskal Selekzinoko korrikalariak aurrean eben erronkea. Izan be, urteeran, helmugea lehenengo zeharkatzeko gai ziran korrikalari ugari biltzen ziran. Azkarrena Louson Coiffet frantziarra izan zan. Hasieran italiarrak aurrea hartu eban, baina Grignettan Wildek harrapau zituen eta 26. kilometroan Coiffet izango zan lehen hiruren artean sartuko zana. Merillas agertu zan garaipena zalantzan jarteko baina azkenean Coiffet nagusitu zan 4:54: 15eko denporarekin, bigarren postua Merillasentzat eta hirugarren postua Minoggiorentzat.

Bestalde, Eskuderok (5:34:16) eta Zunzunegik (5:41:48) erregulartasuna mantendu eben, beti be Top 10etik gertu, baina ez ziran hutsik joan, izan be, sailkapen nagusirako puntuak batzen ditue, hain eskakizun teknikoa dauen proba batean.

Hurrengo hitzordua datorren zapatuan, irailak 23, izango da, Gorbeia Suzien lasterketa Zeanurin, mendi lasterketetako korrikalari eta zale euskaldunek egutegian gorriz markauta daben proba.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00