Gaur, eguraldi egonkorra eta eguzkitsua izango dogu. Goizaldean lainoguneak agertuko dira, batez be Araban, eta kostaldetik gertu behe-lainoren bat edo behe-hodeiren bat be bai. Halanda be, berehala desagertuko dira eta zerua oskarbi geratuko da.
Udako tenperaturea
Eguzkiak gaur be bazterrak berotuko ditu, eta barnealdean 27 eta 30 gradu arteko tenperatura maximoak izango doguz. Kostaldean, barriz, brisa ibiliko da eta beroenak 24-25 gradu ingurukoak izango dira. Arratsaldean, ipar-ekialdeko haizea barrukaldera zabalduko da.