Santurtziko kaleak erakusmahai bihurtuko dira datozen egunetan

Irailaren 16ra arte, Santurtzik dendak kalean jarriko dauz
Santurtziko "Dendak kalean" ekimena, 2022an / Santurtziko Udala

Irailaren 16ra arte, Santurtzik “Dendak kalean” ekimenaren edizino barri bat egingo dau, udalerriko saltokiak beren negozioaren atea gainditu eta beren produktuak establezimenduen kanpoaldean erakusteko aukerea euki dagien.

Horrela, dendak ikusgarriago bihurten dira eta euren produktuak errazago emon leikiez ezagutzera.  “Merkatariek eta publikoak asko baloraten daben ekimena da, gure udalerrian erosteko beste modu bat baita, atseginagoa. Gainera, horrelako ekimenak tokiko merkataritzea bultzaten laguntzen dabe” adierazo dau Edorta Rodrigo Ekonomia Bultzateko zinegotziak.

Aurton, hainbat sektoretako 30 saltokik hartuko dabe parte, halan nola, moda, osagarriak, oinetakoak, optika, jostailuak eta dekorazinoa. Produktu ugari eskiniko ditue Santurtziko hainbat lekutan: Txitxarra, Mahastiak, Juan XXIII, Itsasalde, Kabiezes edo Murrieta auzo eta kaleetan. Aste honetan denporaldiko artikuluak prezio onenetan eta barritasun interesgarriak eskainiko ditue.

Dendak Kalean Santurtziko Udalaren Merkataritzako Bulego Teknikoak Santurtziko merkataritza sektorea bultzateko antolatzen dituan ekimenetako bat da. Jarduera honen bigarren edizinoa izango da aurton.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular