SteelPhalt Bizkerreko babesle nagusia izango da

2023-2024 denporaldirako babes akordioa sinatu dabe
Bizkerreko zuzendariak babesle barriarekin / Bizkerre FT

Bizkerre futbol taldeak eta SteelPhalt multinazionalak 2023-2024 denporaldirako babes akordioa sinatu dabe. Akordio horren arabera, Rotherhamen egoitza daukan multinazional britainiarra Bizkerren babesle nagusi bihurtuko da, eta bere marka Bolueko zelaietan eta Getxoko taldearen lehen eta bigarren taldeen elastikoetan egongo da.

Babesletza-akordioak urtebeteko iraupena dauka hasieran, baina bi erakundeek elkarrekiko onura sortuko dauan harreman iraunkorra eraikitzeko asmoa erakutsi dabe, eta, beraz, berrikuntza-klausulak aurreikusten dauz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00