Urdaibaiko turismo bulegoek 35.000 bisitari inguru jaso dabez udan

Bermeo, Gernika eta Mundakako turismo bulegoetara igaz baino % 30 turista gehiago joan da
Mundaka / Urremendi

Urdaibaiko bisitarien kopuruak gora egin dau uda honetan. Horixe adierazoten dabe Bermeo, Gernika eta Mundakako turismo bulegoetan, Gaztelugatxeko informazino gunean eta Gernikako Batzar-etxearen ondoan dagoan kudeatzaile turistikoan garagarrilean eta agorrilean jasotako datuek.

Ildo horretan, udako denporaldia amaitzeko egun gitxi falta diranean, Urremendi Landa Garapen Alkarteak oso balantze positiboa egin dau uda honetan Busturialdean lortutako datu turistikoei buruz. “Uda aparta izan da. Bermeo, Gernika eta Mundakako turismo bulegoak 35.000 bisitari inguru izan ditue, igaz baino % 30 gehiago, estaduko turista kopurua nabarmenduta. Urdaibaik turismo, kirol, kultura eta gastronomia eskaintza oparoa dau, kalidadeko eskaintza zabala. Oso pozik gagoz egindako lanagaz, bide onetik goaz” azpimarratu dau Aitziber Ansotegi Urremendi Landa Garapen Elkarteko gerenteak.

Ansotegik nabarmendu dau Estaduko bisitariaren profila bat datorrela azken urteetakoagaz eta Madril, Katalunia, Andaluzia eta Valentziako Erkidegoko turistak dirala gehien bisitetan gaituenak. Atzerritik etorritako bisitei jagokenean, ehuneko handi bat Frantzia, Italia, Alemania, Holanda, Ingalaterra eta Belgikako turistak izan dirala adierazo dau.

Ansotegik, halaber, eskualdeko turismo-bulegoak eta gainerako turismo-eragileek egiten daben esfortzua azpimarratu dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular