Xabier Isasak Euskaltel-Euskadin jarraituko dau 2025arte

2020ak egituran dago, Laboral Kutxan hasita
Xabier Isasa, txirrindulari euskalduna taldearen aurkezpenean / Euskaltel Euskadi

Xabier Isasak Euskaltel-Euskadin jarraituko dau. Txirrindulari gipuzkoarrak bi denporaldiz, 2024 eta 2025, barritu dau Euskadi Fundazinoaren UCI Pro Team mailako taldeagaz.

2020tik egituran, lehenik LABORAL Kutxan (2020-2021) eta azken bi urteetan Euskaltel-Euskadin, Isasak elitean hazten jarraitu dau. Aurton, protagonista izan da igesaldietan Valentziako Itzulia, Andaluzian eta O Gran Camiñon, 15. sailkatu zan Loire Tourreko Regulion Pays itzulian, eta dauela gitxi Etorkizuneko Tourren lehiatu da Espainiako selekzinoagaz.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduako ikaslea, beraz, txirrindulari gaztea eta euskal harrobikoa da eta laranjaz jarraitzea aukeratu dau. Mikel Bizkarra, Mikel Iturria eta Gotzon Martin taldekideek be barritu dabe eta Euskaltel-Euskadik hurrengo urterako oinarria ziurtatu dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00