Zapatuan Hondarribian, arratsaldeko 18:00tan udako azken jardunaldia jokatuko da

Johan-Basque Goikoetxea-Gorka izango da final handia
Johan-Basque bikotea, Hondarribiako pelotalekuan / Jai Alai World Tour

Jostaldi pelotalekuak udako denporaldiko azken jardunaldia hartuko dau zapatu honetan, 18: 00etatik aurrera. Basterra-Bailo eta Etxeberri-Uranga bikoteak zabalduko dabe arratsaldea, Jai Alai World Tourrerako proba puntuagarria. Bertan, JohanBasque eta Goikoetxea-Gorka aurrez aurre izango dira finalean eta, txapelduna ezagutzeko pizgarriaz gain, partiduak Sorozabal anaien (Johan eta Gorka) eta Iñaki Osa Goikoetxearen azken agerraldia aurkezten dau Hondarribiko pelotalekuan.

Bertan aritu da gaur Johan-Basque bikotea, finalerdietan ezustekoa emon ebana Erkiaga-Lekerikaren aurka.

Johanek badaki “Goikori jokoa kendu behar deutsagu eta nire anaia Gorkari presinoa atzekaldean jarri. Erremateteko pelota onak badauzkat, tantua amaitzen saiatu beharko naz “. Argi dauka “kantxan ez dagoala anaiarik. Irabazteko gogo handiagoa dozu. Txikitatik izan da horrela “.

Bestalde, aurton Markinako Grand Slama irabazi dauen Basquek azpimarratu dauenez, “bikote ona egiten dogu eta, faboritoak diran arren, gure aukerak bilatuko doguz”. “Pelota ez hain biziak” aterako ditue Gorkari presinoa sarteko eta Goikok gitxiago jokatzeko. “Hutsik egiten ez badogu, irabazi al izango dogula uste dot ” argitu dau Basquek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular