Amorebieta ezinean Racing Ferrolen aurka (1-0)

Urdinek Carlos Vicenteren gol baten ostean porrota jasan dabe
Alvaro Nuñez, Racing Ferrolek sartutako golan / SD Amorebieta

Amorebietak bere bolada txarra luzatzen dau maletak egiten dauzanean eta bart A Malatan beste porrot bat jaso eban. Nahi eta ezin beste behin. Datua esanguratsua da, izan be, hamabost puntutik puntu bakarra lortu dau bisitari moduan. Estadistika oso kaskarra da, eta horrek taldearen barruan kezka handitu baino ez dau egin. Haritz Mujikaren taldeak Lezamatik kanpo irabazten hasi behar dau. Atzo Racing Ferrolen aurka galdu eban Carlos Vicentek 35 minutuan egindako gol ondorioz. Galiziarrek defentsan erakutsitako zorroztasuna baliau eben Amorebietaren nahiak zapuzteko. Amorebietak atea hutsean itzi barik jarraitzen dau Lezamatik kanpo. Beste datu horrek zigortu egiten dau, eta hamargarren jardunaldia amaituta jatsiera postuetatik puntu bakarrera geratu da.

Amorebietak korrontearen kontra arraun egin behar izan eban, El Sardinerora eta La Ceramicara egin ebazan aurreko bi bidaietan gertatu jakon bezala. Bidaia horreetan, jakina danez, ez zan gai izan emoitza onik lortzeko. Mujikak, ikusitakoa ikusita, aldageletatik igarotean taldeari aldaketa txiki batzuk egin eutsazan.

Amorebietak aurrerapausua emon eban bardinketea lortzeko asmoz, Alex Carbonellek jaubetza gehiago hartu eban eta urdinek metroak irabazi ebezan, baina ahalegina hutsean geratu zan. Morcillo Jauregik txarto kontrolau eban zentro batean agertu zan, eta Raycok Seguinen zerbitzu handi bat jarri eban buruan, Canterok gelditu ebana. Gayak, barriz, sua itzali eban lokaletan. Amorebieta nahi baino gitxiago hurreratu zan aurkariaren atera eta beraz urdinen lehorteak bere horretan jarraitzen dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular