Athleticek ezin izan dau Donostiako madarikazinoa gainditu (3-0)

Realak 3-0ko garaipena lortu eban iazko aurpegia erakutsi eban Athletic baten aurka
Iker Muniain Donostiako derbian / Athletic Club

Realak euskal derbiko hiru puntuak eskuratu dauz Anoetan, Athletici jipoia emon ondoren. Le Normand, Take Kubo eta Mikel Oyarzabalen golek garaipena emon deutsie Imanol Alguacilen taldeari. Zuri-urdinen garaipen zuzena, nahiz eta Ernesto Valverderen mutilek ez eben amore emon.

Errespetu handia bi taldeen artean lehen minutuetan. Etorrera gitxi eta jaubetza-truke oso zuzena. Imanol Alguacilen mutilak agintzen hasi ziran arren, talde biek tantuak atera ebezan. Euskal entrenatzailea indartsu hasi zan Ernesto Valverderen nasaitasunaren aurrean. Partidu polita hasieran Dani Vivian eta Umar Sadiqen artean. Aurrelariak kolpe batzuk emon eutsazan arabarrari, baina epaileak falta bakarra pitatu eban. Albiste txarrak Kieran Tierneyren lesinoagaz ailegau ziran Realarentzat. Gaur arte talde zuri-urdina zan lesinorik bako EA Sports Ligako talde bakarra.

Zurigorrien helduera lotsatien ondoren, Imanol Alguacilen mutilak aurretik jarri. Brais Mendezek erdiraketa bikaina egin eban ezker hegaletik, baina zuri-gorrien atzekaldeak ezin izan eban urrundu, tentsino faltarengatik (batez be Yuri eta Vivian), eta Robin Le Normandek, area txikian errematau eban bakarrik. Unai Simonek ezin izan eban ezer egin. Jokoaren 31. minutua zan. Athleticek erantzun egin eban. Guruzetaren burukada batek Realaren defentsa estutzen eban. Williams anaiak agertzen hasi ziran, baina ez oso erraz. Iñakik aukera garbia bota eban kanpora Nicoren erdiraketaren ostean. Aukera gitxiren ostean, Gil Manzanok talde biak bialdu ebazan atsedenaldira. Athleticek Villalibre sartu behar eban atsedenaldian eta funtzionatu egin behar eban, Iñaki Williamsen aukera eder batekin erasora jo eben eta.

Lehoiei gitxi iraungo eutsien iraultzeak. 48. minutuan, Brais Mendezek baloi bat jaso eta erasora jo eban, Sadiqen bila. Nigeriarrak ez eban ondo kontrolau, baina Kubok bakar-bakarrik Unai Simon fusilatu eta bigarrena egiteko baloi ezin hobea geratu jakon. Gola sartu arren, Athletic aldea murrizten saiatu zan. Muniainek izan eban aukerarik onena, eta Remirok erantzun eutson buruz burukoan. Imanolen taldeak, ordea, berehala erantzuten eban. 66. minutuan, Zubimendiren lapurreta handi bati esker, erdilariak defentsaren atzean bilatu eban Mikel Oyarzabal. Kapitain zuri urdina ez zan urduri jarten Unai Simonen aurrean.

Beste ezer ez zan gertatu. Imanol Alguacilek Andra Silva sartu eban, debuta egin ebana. Beñat Pradosek aukera parebakoa izan eban eta Remirok erantzun eutson, baina Athleticek ez eban golik egin. Amaierara arte ahalegindu zan, baina ezin izan eban golik egin.

Hurrengo partidua datorren barikuan jokatuko dabe lehoiek, Almeriaren aurka, San Mamesen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00