Bilbao Basketek Polonian hasiko dau gaur Europako erronka

Polonian, Errumanian eta Eskozian partidu bana jokatuko dau FIBA Eurocup txapelketan
Bilbao Basketeko Rabaseda jokalaria / FIBA Eurocup

Surne Bilbao Basketek gaur arratsaldeko 19:00etan FIBA Eurocupeko bere lehen partidua jokatuko dau Anwil Wloclawek talde poloniarraren kantxan. Endesa Ligan Europako lau txapelketak jokatu dauzen lehen taldean bihurtu da Bilbao Basket.  Baltzezko gizonek Eurocup, Euroliga eta Basketball Champions League mailetan guztira 137 partidu ofizial jokatu dabez eta bide horretan makina bat herrialdetako aurkariak topau dabez. Lituania, Montenegro, Serbia, Letonia, Grezia, Alemania, Txekiar Errepublika, Italia, Alemania, Errusia, Belgika, Turkia, Kroazia, Ukrania, Bulgaria, Frantzia, Espainia eta Eslobeniako taldeen kontra neurtu dabez euren indarrak.

Bilbao Basketek gaur Polonian jokatuko dauen partiduaren ostean azaroaren 15ean Errumanian arituko da CSU Sibiuren aurka eta azaroaren 22an Eskozian Caledonia Gladiators taldearen kantxan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular