Bilbao Basketen bolada ona amaitu da Teneriferen aurka (93-94)

Tenerifek Miribillan hirugarren garaipena jarraian lortu dau, luzapenean garaipena lortuta
Bilbao Basket eta Lenovo Teneriferen arteko partidua / Bilbao Basket

Surne Bilbao Basket bolada onean heltzen zan Miribillara, bisiteten eban klase ertain-altuko lehen aurkariaren aurka. Jakina zan egutegia aurrera ioiala eta Lenovo-Tenerife izan zan baltzezko gizonentzako lehen oztopo gaindituezinekoa etxean. Ilusinoa egoan partiduak Jaume Ponsarnauren taldeari bide barri bat jarri ahal eutsalako baina kanariarren hobekuntzak dana eten eban.  Txus Vidorretaren taldeak partidua minutu askoan kontrolau eban.

Nolanahi be, Bilbo Basketak gogor burrukatu eban, eta bi jaurtiketea libre sartu behar izan ebazan amaieratik hamarren batera,baina  ez eban aprobetxau norgehiagoka bost minutu gehiago luzatzeak emon eutson ustezko abantaila, galduta egoala emoten eban. Behin betiko minutu horreetan, Teneriferen lanak bizkaitarren kemena gainditu eban, txarto bideratua, puntu gehiegi oparitu eutsazan Bilbao Basketek  holakoak normalean gitxiesten ez dauzan taldeari. Bilbo Basketek be gehiegizko antsiedade hori nabaritu eban atsedenaldiaren aurretik, erritmoa igon eta saskiratze azkarrak bilatu nahi izateak akats larriak ebazan. Bisitarien apustua indartu besterik egin ez eben egiten.

Izan be, aurreko denporaldian bi aldiz egin eban lez, Tenerifek barriro irabazi eban Bilbon. Aurton amaierea estuetan hainbat garaipen lortu ondoren, atzo kontrakoa gertatu zan talde bisitariak jardunaldi honetan lortutako garaipen bakarrean. Bilbao Basketen hiru porrotak aurreko ikasturteko lehen seietatik hiruren aurka iritsi dira. Hori da hain lehiaketea parekatuan beste helburu batzuk bilatzeko gainditu behar dauen ikasgaia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular