Cafés Baqué eta Movistar Team taldeak batu dira

Movistarrek Baquéren harrobiko estruktuera erabili ahalko dau aurrerantzean
Movistar Team eta Cafes Baque taldeen arteko akordioa / Movistar Team

Movistar Teamek Elkar Kirolak-en lana babestuko dau datorren denporalditik aurrera. Eskola hori Cafés Baquégaz lotuta dago eta 40 urte baino gehiagoko ibilpidea dauka -1978an sortu zan-.

Movistar Team-ek epe luzerako lankidetza-hitzarmena sinatu dau, eta, horren bidez, Bizkaiko prestakuntza-egitura ospetsuak Abarca Sportsen laguntzea izango dau, gizonezkoen eta emakumezkoen gazteen taldeetan.

Cafés Baquéren taldeak, besteak beste, Movistar Team-en babesleak hartuko dauz. Canyon bizikleta ofiziala eta 226ERS nutrizio enpresea be erabiliko dabez. Movistarreko txirrindularien elastikoen babesle nagusia, bi plantilletako erropa ofizialetan be agertuko da.

Movistar Team bizkaitar txirrindularitzaren entseina mitiko bategaz lotzen da horrela, Cafés Baque, lau hamarkadatan tropel amateur eta profesionalean egon dana eta orain gazteen mailara pasetan dana. Estaduko  txirrindularitzaren bi egiturarik zaharrenak, afizionauak eta pro -ak, alkartu egiten dira etorkizunean herrialdeko txirrindulari talentua detekteten eta sustatzen laguntzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00