Dana prest 23. Korrikari hasierea emoteko

Gaur 16:00etan hasiko da Korrika Irunen eta martiaren 24an amaituko da Baionan

Badator 23. Korrika. Iruneko San Juan plazan hasiko da, martiaren 14an. Bertan, AEK-ren hainbat bozeroalek hasierea emongo deutse euskerearen aldeko lasterketari, Maddi Sanz arpa-joleak eta Xabier Sorzabalbere txalapartariak lagunduta. Mezua lekuko barruan sartuta, arratsaldeko 16:00etan abiatuko da Korrika. Harro herri lelopean, Korrikak Euskal Herri osoa zeharkatuko dau hamaika egunez eta Baionan amaituko da martiaren 24an.

Bizkaia Irratiak Korrika hasierako saio berezia eskainiko dau, Euskadi Irratiaren laguntzeagaz, martiaren 14an, 15:00etatik aurrera. Hortaz ganera, egunero tarte bereziak egingo dira Lau Haizetara saioan (12:05ean), zapatuetan (11:05ean) eta domeketan, meza ostean. Martiaren 21ean Goizeko Izarretan saioa Getxotik egingo da, Algortako Zodiacos tabernaren terrazatik. Eta arratsaldean, Korrika Bilbotik pasetan danean (16:30etatik 19:30etara) Bilboko kaleetan zehar ibiliko gara konexinoak egiten, Bilbo Hiriagaz lankidetzan.

Korrika Bizkaian

Martiaren 20an sartuko da Korrika Bizkaian, Zaldibartik hain zuzen be, goizeko 08:45ean. Mallabia eta Ermua zeharkatuta, Korrika Gipuzkoara joango da. Baina egun horretan bertan, Ondarroatik sartuko da barriro Bizkaian arratsaldeko 15:00etan, eta Lea-Artibai eta Busturialdea zeharkatuko dauz.

Martiaren 21ean, Bermeotik goizaldean Bakiorantz joango da. Mungialdea, Uribe Kosta, Txorierri, Nerbioi eskualdea eta Bilbo zeharkatuz. Bilbon martiaren 21ean, arratsaldeko 15:30ean sartuko da eta Bizkaiko uriburutik 20:00ak inguruan urtengo dau Korrikak. Bilbotik, Ezkerraldera eta Enkarterrira joango da.

Hurrengo eguna be, martiak 22, Bizkaian emongo dau Korrikak. Goizaldean Enkarterri zeharkatuko dau eta Arabara joango da, baina eguerdialdera Arrankudiagatik barriro sartuko da Bizkaira. Egun horretan arratsaldez Arratia eta Durangaldea zeharkatuko dauz  eta Otxandiotik goizaldean urtengo dau Bizkaitik 23. Korrikak.

Korrikaren ibilbidearen zehaztasunak Korrika aplikazinoan zein webgunean kontsultau daitekez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular