Durangoko antxinako trenbideko lurrak jaietarako erabilgarri

Umeendako barrakak eta zezen-plazea jarri dabez 7.800 metro koadroko espazioan
Barrakak trenbidea egon zan lurretan, Durangon / Durangoko Udala

7.800 metro koadru horreek edegita, Durangoko Udalak eta ETSk –Euskal Trenbide Sarea– sinatutako akordioaren ondoren, herritarrak gune horretaz gozatu ahalko  dabe. Lorpen horri esker, Durangok, aurtengo jaietatik aurrera eta lau urtez, eremu zabal hori erabili ahal izango dau durangarrak erabili eta gozeteko. “Oso pozik gagoz gune hau herritarrei nola zabaltzen jaken ikusteaz. Jai honeetan barrakak kokatuko dira, baina ondoren beste ekitaldi batzuk etortzea espero dogu. Gure asmoa da auzotarrak eremu barri eta zabal bat izetea. Sanfaustoen ondoren, dagoaneko lanean ari gara ekitaldi barriak erakarteko, eremu hori durangarrentzako erakarpen-gune barri bat izan daiten. Gune hau Durangok dituan gabezien urtenbidea da eta hau horren erakusle da”, adierazo dau Jesica Ruiz alkateorde eta Jaietako zinegotziak.

Barrakak martxan dagoz. Gogoratu behar da aniztasun funtzionala  daben umeentzat urriaren 15ean, 18an eta 19an 17:00etatik 19:00etara bitarteko ordu-tarteak ezarri dirala. Barraken kostua 3 €-koa izango da.

Zezenak Dira eta Zezen-plaza

Zezenak Dira jaiak Santa Anan jarten diran harmailetan ikusi nahi dabezan 16 urtetik beherakoek sarrera aldez aurretik hartu beharko dabe bezperan Durangoko Museoan. Personako bi sarrera gehienez. Zezena-plazari jagokonez, programazinoa barikuan hasiko da Grand Prix jaialdiagaz, bigantxak daukazan koadrilentzako jolasagaz. Zapatuan be adin guztientzako bigantxak egongo dira. Domekan Euskal Herriko errekortarien ikuskizuna izango da arratsaldeko 18:00etan. Errepikapen astegoienean bigantxak eta errekortadoreak itzuliko dira. Bergarako Zezenak alkarteak antolatzen dauz jarduerea honeek eta 3 eta 5 euro arteko prezioa izango dabe sarrerak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular