Euskaraldian parte hartutakoen %66k hizkuntza ohiturak aldatu dauz

Igazko edizinoaren ganeko ikerketea aurkeztu dabe gaur Bilbon
Euskaraldiko 3garren edizinoko ikerketaren aurkezpena Euskalduna Jauregian / Euskaraldia

Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren enkarguz, Siadecok, norbanakoetan zein, ariguneen bitartez, entitateetan Euskaraldiak izan dauan eragina aztertu dau.

Euskaraldiaren antolatzaileek nabarmendu dabe lehen edizinotik izan dala garrantzitsua Euskaraldiaren eragina neurtzea, bai urte jakinari dagokiona, eta baita hasiereatik hona gizartean egin dauan ekarpena be. Euskaraldiak, ariketa sozial barritzailea izanik, gizartean eragitea dauelako helburu.

Bertan Miren Dobaranek, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuordeak, argitu dau Euskaraldia tresna egokia dala euskararen erabilera sustatzeko. Alde batetik Euskaraldiko partaideen bi herenek erabilerea areagotu dabe eta hizkuntza ohituretan aldaketea igerri dabe. Bestetik partaideen kopuruan %11ko jatsierea egon da eta beherakada hori batez be gazteen artean nabaritu dabe. Gai honi buruz gogoeta sakona egiten dabilzala esan dau Euskaraldiko koordinatzaileak Goiatz Urkijok.

Ariketaren eraginaren erakusle argia da elkarrizketa elebidunak izateko orduan parte hartzaileek egiten daben aurrerapausoa, azpimarratu dau sailburuordeak. Gainera, Euskaraldiak bere helburua betetzen badau, hein handi batean, herrietako batzorde eta lan inguruei esker izan dala gaineratu dau Dobaranek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular