Itunpeko ehundaka irakaslek manifestazinoa egin dabe Bilbon

200 hezkuntza zentrotako 9.000 langile inguru deituta dagoz hiru eguneko grebara
Manifestazinoa Bilbon / Bizkaia Irratia

5.000 irakasle baino gehiago joan dira sindikatuen deialdira eta goizeko 11:00etatik aurrera Bilboko Kale Nagusia bete dabe “hitzarmen barri bat” eskatzeko. Manifestazinoaz gain, grebagaz bat egin daben irakasleak 08: 45ak aldera bildu dira ikastetxeetako ateetan.

Langileek neurriak eskatu dabez lan-karga arintzeko, hobekuntzak «feminizatuen eta prekarizatuenen» sektoreetarako, soldatak KPIaren arabera eguneratzeko, lanpostuak manteniduteko jaiotza-tasaren beherakadaren aurrean, Lanbide Heziketako baldintzak hobetzeko, aldi baterako kontratazinoan eta aldizkako finkoetan aldaketak egiteko eta lan-osasunagaz lotutako zenbait baldintza beteteko. Era berean, euskera eta bardintasun planak eskatzen dabez plantila osoarentzat, baita irakasle ez diranentzat be.

Idoia Mendia, bigarren lehendakariorde eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Lan sailburuak negoziatzera jesarteko eskatu deutse sindikatuei eta patronalari, “Holan bakarrik lortzen diralako akordioak”. «Bi alderdien eskura gagoz, eta halan eskatzen badabe, bitartekari izango gara, baina bi aldeek eskatu behar dabe», ziurtau dau Mendiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular