Jon Rahmi esker Ryder Cup-a Europarentzat izan da

16,5 eta 11,5ko emoitzekin irabazi dabe Europarrek
Jon Rahm, golflari barrikarra Ryder Cupeko titulua ospatzen / Ryder Cup

Jaia Marco Simone zelaian hasi zan, Rickie Fowlerrek 16. zuloa emon eutsonean Tommy Fleetwoodi, Ryder Cup txapelketea berreskuratzeko Europari falta jakon puntu erdia ziurtatzeko eta hamabigarren garaipena lortzeko. Jokalari ingelesak, banakakoen jardunaldiko hamaikagarren partiduan, talde osoaren lana osatu eban, barikuko lehen saioko 4-0az geroztik aurretik egon dalako beti. Halan be, emozinoa atzo Erroman sartu eta honek partidua luzatu eban, estatubatuarrek euren azala garesti saldu ebelako, munduko 25 jokalari onenetako hamabiri jagoken bezala.

Luke Donaldek bere elementurik onenak lehen dueluetan jarriak eukazan, Europak behar ebazan lau puntuetara laster hurbildu nahian. Jon Rahmek itxaropenari ateak edegi eutsazan eta bigarren zatian emoitza ona euki eban. Barrikarrak, kontzentrazino handieneko kinu batekin, pelotea bi kolpegaz bidaltzen eban 5. zuloan, munduko 1. zenbakiak putt laburrak egiteko eukazan arazoakaitik. Halan be, Donald (AEB) tontorrean mantentzen dauen ‘tee a green’ joko horregaz abiadura bizian ioian, itzuli erdian Rahmek jokoz behera egin eban, jaurtiketea txar batzuekin, eta 11.ean Scheffler aurretik jarri zan Europako talde osoa tentsinoan jarteko, ordurako partidu askok estatubatuar kolore gorria ebelako.

Munduko 3. sailkatuak erreakzionau egin eban eta hurrengo bi zuloak irabazi ebazan abantaila txiki bat berreskuratzeko, baina aurkariak 14 eta 15 bola sanrtuta erantzun eban. Barriro be, Jon Rahm soken kontra egoan eta magiaz tira egin eban 18an, astean zehar Europari asko emon eutson. Schefflerrek huts egin eban bere urteeran, eta ekimena emon eutson Barrikakoari, zeinak ia putt luze bat egin eban eaglerako. Birdiea eginda, estatubatuarrak txip bat atera behar eban greenaren ertzetik partidua irabazteko. Rahmek huts egin eban eta Ryder Cupa amaitu eban, bi garaipen eta bi bardinketea lortuta, eta luzera begira garrantzi handia izan eban, batez be animoaren aldetik. Scheffler, horrela, Ryder Cupa batzean garaipenik lortu ez dauen munduko lehen lehena izan zan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular