Lointek Gernikak azken orduan galdu dau Montpellierren aurka (69-70)

Eurocup Womeneko lehen jardunaldia jokatu dabe gernikarrek, Israelera bidaiatzeari uko egin ostean
Itziar Ariztimuño Montpellierren aurkako partiduan, Malosten. / Lointek Gernika Bizkaia

EuroCup Womeneko lehen jardunaldia Lointek Gernika Bizkaiarentzat eta talde gernikarrak ezustekoa emon eban Bradforden anarkiari, Nikitinaiteren inspirazinoari eta defentsako lan bikainari esker. Gernikarren erasoko bi hutsegiteak eztabaidagarriak izan ziran eta Toureren hirukoaren aurretik gertatutakoari lotu ahal jakoz. Partidua amaitzeko bost segundoren faltan Bradford-ek hirukoa saru eban, 69-70ko emaitza, mingarria gernikarrentzat.

Montpellierrek lurraldea markau eban hasierean. Frantziako taldeak saskiratzeko gaitasuna eukan: bai abiaduran, bai estatikoan Linskens edo Toure barnealdean, perimetrotik mehatxuka… Horrek 7-16koa ekarri eban 5 minutura eta Lucas Fernandezen taldearen hutsunera. Zuraren hirukoak airea hartzeko balio izan eban baina laster Raboten 2-1ekoa etorri zan.

Laia Floresek oso fin jarraitzen eban, jokoaren zuzendariaren 2+1ek distantziak murriztu ebazan, 20-21. Partziala 10ekoa zan Beste txandakatze bat markagailuan, orain 24-31 bisitarien alde. Lointekek Berger behar eban, eta Indianakoa tarteka agertzen zan. Atsedenaldian, 33-42.

Egoerak Lointeken erreakzino mailakatua eskatzen eban. Bradford, Da Silva eta Milapie jokalariekin egindako planteamentua Montpellierren zentimetroen nagusitasunari erantzuteko mekanismoa zan. Funtzionau eban. Bradfordek neurri berean jartzen ebazan intentsidadea eta kontrolik eza. Lucas Fernandezen arbelean presino altua marraztu zan pista osoan eta ondorengo zonako defentsan, BLMAn zalantzak sortzeko balio izan ebana.

Nikitinaitek zortzi puntu jarraian lortu ebazan, bi hiruko sartuta, eta neurketea dimentsino barri batera eroan eban, 60-56. Lituaniarrak 4 puntu gehiago sinatu ebazan.Partidua azken uneetan erabagi behar zan. Bradford anarkikoaren hirukoari Alstonek erantzun eutson. Bi hutsegite pertsonal izan ziran erasoan, blokeo zuzeneko egoeretan, non Milapie bankura eroan eben, eta Lointek jaurtiteko aukerarik barik itxi eban. Defentsa onei esker +2a mantendu ahal izan zan elektronikoan, 69-67. Bergerrek azken-aurreko jaubetza izan eban, baina atzeko lerroa zapaldu eban azkenean. Toureren hirukoak, amaieratik 5 segundora, legea urratzen eban blokeo baten ondoren, arnasarik barik itxi eban Maloste. Fernandezen denpora hilea eta Bradford erratu egin zan hirukoaren bila.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular