Sestaoko Euskal Etxeak aro barri bati ekin deutso. Superliga 2ko bost urteko etapa bikain bati agur esan ostean talde berde-baltzak 2023-2024 denporaldiari ekingo deutso zapatu honetan Lehen Mailan. Partidua La Benedictan Rivas Ciudad del Deporte taldearen kontra izango da (19.30etan). Proiektu barri honetan harrobia lehenetsi dabe. Aurton be, Paki Blancok gidauko dau aulkitik, eta pistan, barriz, bi gazte beteranek, Nerea Ruiz kapitainak eta Ane Brizek. Azken horreek dira 2018an Superligako 2. mailara igotea lortu eben jokalarietatik geratzen diran bakarrak.
Uxue Lorenzok, Ainhoa Gonzalezek, Irene Iglesiasek, Maialen Martinezek, Uxue Mateosek eta Irati Martinek taldean jarraitzen dabe beste urtebetez, eta orain Ane Alvarez, Aizea Murias, Nekane Molledo eta Lucia Salado gazteen ispilu izango dira, guztiak harrobi berde-baltzean heziak. Oraindik leuntzeko dagoan taldea da, baina kalidadea eta ilusinoa gainditzen dauz eta lehiaketea-hasierea honi presinorik eta helbururik baztertu barik ekingo deutso. “Zalantzarik barik, erronka bat da. Joan dan denporaldiko oinarri txiki bat mantentzen dogu, eta lehen honeetan asteak dira jokalari barriekin lan egin behar dala, akopletan joan daitezan. Trantsizino-etapa batean gagoz, eta taldea pixkanaka egiten joango gara, nahiz eta sentsazino onak daukadazan. Oraingoz, aurkariengan baino gehiago gure gauzatan jarri nahi dot arreta. Jenteak La Benedictan laguntzen jarraitzen badeusku, dana errazagoa izango da “, azpimarratu dau Sestaoko Euskal Etxeko teknikariak.