Dokumentuaren izena “Oldarraldiaren aurrean hizkuntza-eskubideak babesteko protokoloa” da. Helburua, erasoaldiari tokiko erantzun bateratua emoteko tresna bat edonoren eslura jartea da.
Protokoloa kasu bitan aktibatu ahal izango da: arau bati errekursoa jarten jakonean, eta euskeraren normalizazinoaren aurkako epai bat ezagutzen danean.
Kontseiluari kasuaren barri emongo jako, eta inplikautako eragileekaz batera emon beharreko hurrengo pausoak aztertuko dira.
Manifestazinoaren balorazinoa
Kontseiluak balorazino positiboa egin dau joan dan zapatuan Bilboko kaleetan dozenaka lagun bildu ebazan manifestazinoaz.
Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiak adierazo dau pozik dagozala emoitzagaz, jenteak iaurrikuspene gainetik erantzun ebalako.
Eskisabelek adierazo dau pozik dagoala manifestazinoagaz bat egin eban esparru sozio-ekonomikoagaz, eta, bide batez, dei egin deutse botere judizialari, erakunde publikoei eta gizarte eragileei euskerearen normalizazinoan aurrera egin daien.