Kontseiluak hizkuntza eskubideak babesteko tresna bat sortu dau herritarrentzat

Protokoloa bi kasutan aktibatu ahal izango da
Manifestazinoaren aurkezpena / Bizkaia Irratia

Dokumentuaren izena “Oldarraldiaren aurrean hizkuntza-eskubideak babesteko protokoloa” da.  Helburua, erasoaldiari tokiko erantzun bateratua emoteko tresna bat edonoren eslura jartea da.

Protokoloa kasu bitan aktibatu ahal izango da: arau bati errekursoa jarten jakonean, eta euskeraren normalizazinoaren aurkako epai bat ezagutzen danean.

Kontseiluari kasuaren barri emongo jako, eta inplikautako eragileekaz batera emon beharreko hurrengo pausoak aztertuko dira.

Manifestazinoaren balorazinoa

Kontseiluak balorazino positiboa egin dau joan dan zapatuan Bilboko kaleetan dozenaka lagun bildu ebazan manifestazinoaz.

Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiak adierazo dau pozik dagozala emoitzagaz, jenteak iaurrikuspene gainetik erantzun ebalako.

Eskisabelek adierazo dau pozik dagoala manifestazinoagaz bat egin eban esparru sozio-ekonomikoagaz, eta, bide batez, dei egin deutse botere judizialari, erakunde publikoei eta gizarte eragileei euskerearen normalizazinoan aurrera egin daien.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular