Urteko azken urteera Sestaorentzat. Talde bizkaitarrak Lugon jokatuko dau astegoien honetan (domekan, 12:00etatik aurrera) Arenal Emevé-ren kontra, Xuvenil Teis-eren kantxan eta etxean Sayreren kontra galdu ostean. Azken partidu biek Paki Blancoren jokalarien ikasturte hasierea bikaina eten dabe, baina ez dabe taldearen ilusinoa murriztu. Sestaok urteko azkenengo partidu biak irabazi gura dauz, lehenengoa asteburu honetan Lugon eta ostean, etxean, Gabonetako etenaldiaren aurretik.
Lehenengo erronkea Emevé taldearen pistan iritsiko da. Partidu honek, etxetik kanpoko guztiak lez, sailkapenak adierazoten dauana baino zailtasun handiagoa dakar. Galiziarrak zortzigarrenak dira 9 punturekin, Sestaok baino zazpi puntu gutxiagorekin. Emevé Universidad de Burgos azken sailkatuaren pistan 1-3 irabaztetik dator.
“Ilusinoz gainezka goaz Lugora. Egia da azken porrot biek min egin deuskuela. Uste dot partidu bi horreetan zerbait gehiago egiteko aukerea izan gendula, baina jokalarien ikaskuntzaren parte dira. Espero dot blokeoa hobetzeko eta puntuak amaitzeko sendotasuna irabazteko lana urteko azkenengo partiduetan islatzea. Etxetik kanpo beti dago zailtasun plus bat, ganera partidu honetan egun eta ordutegi aldaketeagaz, baina ez da atxakia. Barriro irabazi gura dogu eta hori lortzeko gure bertsinorik onena aurkitzen saiatuko gara”, azpimarratu dau Paki Blanco CV Sestaoko entrenatzaileak.