Atletico Madril – Athletic, Errege Kopako finalerdietan

Joaneko partidua Metropolitanon jokatuko da zezeilaren 7an; bueltakoa, San Mamesen, hilaren 29an
2023-24 denboraldiko Athletic Club - Atletico Madril partiduko irudia / Athletic Club

Final laurdenetan Bartzelona gainditu ostean, Athleticek Cholo Simeoneren Atletico Madril izango dau aurkari Errege Kopako finalerdietan. Zurigorriek kanpoan jokatuko dabe joaneko partidua, baina bueltakoa San Mamesen. Joanekoa zezeilaren 7an jokatuko da Metropolitanon, 21:30ean, eta bueltakoa San Mamesen hilaren 29an, hori be 21:30ean.

Athletic eta Atletico Madril hamalau kanporaketa jokatu dabez alkarren kontra Kopa txapelketan. 2013-2014ko denboraldian izan zan azkenengoa. Orduan Atletico Madril izan zan nagusi kanporaketan.

Errege Kopako beste finalerdian, Mallorka eta Reala izango dira aurrez. Joaneko partidua zezeilaren 6an (21:00etan) izango da, Son Moixen, eta bueltakoa, Anoetan, hilaren 27an (21:30ean).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular