Euskararen ezagutza nazinoartean hedatzearen aldeko Ohorezko Lauaxeta Saria aurten

Bizkaiko Foru Aldundiak gaur goizean banandu dauz Lauaxeta Sariak
Lauaxeta Sariaren irabazleak / Bizkaia Irratia

Bizkaiko Foru Aldundiak, Filarmonika Alkartearen egoitzan banandu dauz gaur eguerdian Lauaxeta sariak.  Ohorezko saria, euskeraren ezagutza eta erabilerea nazinoartean hedatzen ibilbide luzea egindako pertsona eta erakundeek jaso dabe. Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxeak, Hanna Lantto finlandiarrak eta Rafal Yustek AEBtako Columbia unibertsidadeko kideak.

Azken honek, euskerea miresten dauala esan dau. Komunidade zientifikoan euskerea prestigiatzeagatik jaso dau saria. Hanna Lantto finlandiarra, orain dala 20 urte egon zan Bilbon lehenengoz. Esperientziak markatuta, bueltatzea erabagi eban, euskara ikasi eta finlandiarrei irakatsi. Euskal Etxe zaharrena da Buenos Aireseko Laurak Bat. Jose Gabriel Anituak jaso dau saria, Euskal Etxe honetako presidenteak.

Bestalde, Lauaxeta poesia sariei jagokonez, Itziar Ugartek “Gu gara ere” poema bildumagatik jaso dau batetik eta bestetik Aritz Gorrotxategik. 35 urtetik gorakoen poesia saria emon deutse Gorrotxategiri “Uda Betea” bildumagatik. Ikus-entzunezkoetan barriz, Iratxe Fresnedak jaso dau Lauaxeta saria “Tetuan” izeneko bere azken lanagatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular