23.Korrika martiaren 14an hasiko da Irunen eta Baionan amaituko da martiaren 24an Harro Herri lelopean.
Gaur jakin izan dogu martiaren 20an sartuko dala Bizkaian, Zaldibartik hain zuzen, goizeko 08:45ean. Mallabia eta Ermua zeharkatuta, Gipuzkoara joango da. Baina egun horretan bertan, Ondarrutik sartuko da barriro Bizkaian, eta Lea Artibai eta Busturialdea zeharkatuko dauz.
Martiaren 21ean, Bermeotik goizaldean Bakiorantz joango da. Mungialdea, Uribe Kosta, Txorierri, Nerbioi eskualdea eta Bilbo zeharkatuz. Bilbon martiaren 21ean, arratsaldeko 15:30ean sartuko da eta Bizkaiko uriburutik 20:00ak inguruan urtengo dau Korrikak. Bilbotik, Ezkerraldera eta Enkarterrira joango da.
Martiaren 22an goizaldean zeharkatuko dau Korrikak Enkarterri eta Arabara joango da baina eguerdialdera, Arrankudiagatik barriro sartuko da Bizkaira. Egun horretan arratsaldez Arratia eta Durangaldea zeharkatuko dauz eta Otxandiotik goizaldean urtengo dau Bizkaitik 23. Korrikak.