Athleticek laugarren postua eskuratu gura dau

Zurigorriak Sevillara joan dira Lekue eta Ander Herrera barik

Athleticek, sailkapenean bosgarren 49 punturekin, ez dau Txapeldunen Ligako postuetan jartzeko urrezko aukerarik galdu gura eta horretarako Benito Villamarinen irabazi behar dau. Ernesto Valverderen mutilek Atletico Madrilen bardinketa aprobetxatu gura dabe eta laugarren postua eskuratu. Partidua 16:15etan hasiko da Cuadra Fernández eta Jaime Latrek zuzenduta VARen. 25 jokalari joan dira Sevillara eta horreen artean ez dagoz Lekue eta Ander Herrera, lesionauta jarraitzen dabe eta ez dira deialdian sartu. Sartu diranak honeek dira: Unai Simon, Agirrezabala, Vivian, Paredes, Yeray, Vesga, Berenguer, O. Sancet, I. Williams, Muniain, N. Williams, Guruzeta, Dani García, Ruiz de Galarreta, Yuri, De Marcos, Imanol, Villalibre, Raúl García, Adu Ares, Prados, Unai G. eta Rincón.

Real Betisek, sailkapenean zazpigarren 39 punturekin, baja ugari daukaz: Guido Rodriguez, Ayoze Perez, Bakambu, Juan Miranda eta Marc Roca. Pellegriniren taldeak Reala gainditu eta seigarren postua eskuratu gura dau. Betisek Dinamo Zagreben aurka galdu eban Europan eta Ligan, azken partidua Alavesen aurka bardindu eban Benito Villamarinen (0-0).

“Aukera bat da guretzat”

Ernesto Valverdek domekako partiduaren garrantziari buruz berba egin dau: “Jardunaldiko emoitzak alde batera itxita, biharko partiduan bosgarren sailkatuak eta zazpigarrenak jokatuko dabe. Garrantzitsua izaten jarraitzen du, distantziak ez baitira handiak talde bien artean. Aukera bat da guretzat. Denboraldi luzea geratzen da, baina gauzak erabagitzen hasten diran unean gagoz. Emoitzak garrantzi berezi bat hartzen dau. Neurketa ehuneko ehunean egoteko bezain motibagarria da”.

Valverdek ez dau egueneko partiduan pentsau gura domekakoa amaitu arte: “Txapelketearen bilakaerari jagokonez aste bizia eta garrantzitsua da. Ez dot hurrengo partiduan pentsatu nahi. Pizgarri asko ditugu aurretik eta lehena Real Betis da. Aurkari zuzenen aurka lehiatuko gara Ligan, baita Kopako finalerdian be. Onena pausoz pauso joatea da, hurbilen dogun neurketan zentrauta mantentzea”.

DEIALDIA

Unai Simón, Agirrezabala, Vivian, Paredes, Yeray, Vesga, Berenguer, O. Sancet, I. Williams, Muniain, N. Williams, Guruzeta, Dani García, Ruiz de Galarreta, Yuri, De Marcos, Imanol, Villalibre, Raúl García, Adu Ares, Prados, Unai G. eta Rincón.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00