Legia Varsoviaren kontra jokatuko dau Surne Bilbao Basketek FIBA Europe Cup-eko final-laurdenetan. Martian jokatuko da kanporaketea, hilaren 6an eta 13an, joaneko partidua Polonian eta bueltakoa Bilbao Arenan. Talde bilbotarra bere moltsoko lehenengo sailkatu lez igaro da hirugarren fasera, eguazten honetan Miribillan Balkan Botevgrad Bulgariako taldeari 90-63 irabazi ostean.
Legia Varsovia, barriz, bigarren izan da Bahcesehir College talde turkiarra nagusi izan dan moltsoan. Poloniako taldeak azkenengo jardunaldian zigurtau dau hurrengo faserako txartela, Sporting Portugalen etxean jokatutako azken partidua irabazi ostean (86-99).
Garaipen argia azken jardunaldian
Surne Bilbao Basketek erraz irabazi deutso Bulgariako Balkan Botevgrad taldeari (90-63), eguazten honetan Miribillan jokatutako partiduan. Lehenengo zatia nahiko parekatua izan da (42-38), baina atsedenaldiaren ostean erraz nagusitu dira Jaume Ponsarnauren jokalariak. Aitagarria Unai Barandalla bilbotar gazteak sartutako 9 puntuak.