Korrika Bizkaian da

Zazpigarren egunean Korrika Bizkaian sartu da Zaldibartik
23. Korrika Zaldibarren / Korrika.eus

Euskerearen aldeko lasterketea goizeko 09:00ak inguruan sartu da Bizkaian, Zaldibartik hain zuzen. Mallabia eta Ermua zeharkatu ostean, goizeon Korrika Gipuzkoara bueltauko da. Baina barriro sartuko da Bizkaian arratsaldeko 15:03an Ondarroatik, eta Lea-Artibai eta Busturialdetik ibiliko da zazpigarren egunean.

Bihar, martiaren 21ean, Bermeotik goizaldean Bakiorantz joango da. Mungialdea, Uribe Kosta, Txorierri eta Nerbioi eskualdeak zeharkatu ostean, Bilbon sartuko da arratsaldeko 15:30ean eta Bizkaiko uriburutik 20:17an urtengo dau Korrikak. Bilbotik Ezkerraldera eta Enkarterrira joango da.

Bizkaia Irratiko Goizeko Izarretan irratsaioa (07:00-09:00) Getxotik egingo da zuzenean, Algortako Zodiacos tabernaren terrazatik. Eta arratsaldean, Korrika Bilbotik pasetan danean (16:30etatik 19:30etara) Bilboko kaleetan zehar ibiliko gara konexinoak egiten, Bilbo Hiriagaz lankidetzan.

Martiaren 22an be Korrika Bizkaian izango da. Goizaldean Enkarterri zeharkatuko dau eta Arabara joango da, baina eguerdi aldera Arrankudiagatik barriro sartuko da Bizkaira. Egun horretan, arratsaldez, Arratia eta Durangaldean ibiliko da eta Otxandiotik goizaldean urtengo dau 23. Korrikak Bizkaitik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00