Finalerdiko bueltako partidua irabazita, agur esan deutso Bilbao Basketek Europe Cuperi

Jaume Ponsarnauren taldeak ezin izan deutso buelta emon Chemnitz taldeak Bilbon lortutako emaitzeari
Melwin Pantzarrek 15 puntu lortu dauz Chemnitzen kontrako bueltako partiduan / FIBA

Surne Bilbao Basket 2023-24 denboraldiko FIBA Europe Cup-eko finaletik kanpo geratu da. Talde bilbotarrak bederatzi puntuko aldeaz irabazi deutso Niners Chemnitz taldeari, 73-82, finalerdietako bueltako partiduan, Alemanian. Joaneko partiduan, Bilbon baina, talde alemaniarra 25 puntuz nagusitu zan Miribillan (73-98). Ondorioz, Jaume Ponsarnauren jokalariak FIBA Europe Cupeko finalaren ateetan gelditu dira.

Finalerdietako bueltako partiduaren aurretik, Bilbao Basketen helburua denporaldi honetan Europako txapelketan inork irabazi ez dauan kantxan “ahalik eta partidurik onena” egitea zan. Norgehiagoka oso parekatuta joan da, azkenengo laurdenean izan ezik. Horretan, Bilboko taldeak aldea lortu dau eta azkenean 73-82 irabazi dau. Alemanian garaipena lortuta, FIBA Europe Cup txapelketeari modu egokian esan deutso agur talde bilbotarrak. Europako ibilbidea amaituta, orain ligan zentrau beharko da Bilbao Basket Europara bueltatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular