Jose Antonio Ardanza Garro Elorrion jaio zan 1941ean eta Kanalan hil da gaur, apirilak 8. 1985etik 1999ra izan zan Eusko Jaurlaritzako lehendakaria.
Arrasateko alkatetzan zan 1979an eta 1983an Bizkaiko Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izentau eben. 1985an egin eben lehendakari, Eusko Alkartasunaren zatiketearen ondoren Karlos Garaikoetxeak lehendakaritzea itzi ebanean. Lehendakaritzea itzi eta gero enpresa mnduan sartu zan. Tubacex enpresako kontseilari izendatu eben eta 1999ko abenduan, azkenik, Euskaltel telekomunikazio enpresak administrazino kontseiluaren presidente izendatu eban.
Gaur hil da 82 urtegaz Jose Antonio Ardanza lehendakaria.