Busturialdeko ‘LauBuru’ taldea 2024ko Bizkaiko Taldekako Bertsolari txapelketearen irabazlea

Bien bitartean, Kelmene Abaitua da 2024ko Bizkaiko Eskolarteko txapelduna

Arrigorriaga bertsoz bete zan zapatuan. Egun osoko jaia izan zan zapatukoa. Goizean Bizkaiko Eskolarteko txapelketen finala jokatu ziran Arrigorriagako eskolan, idatzizkoa lehenengo eta bat-batekoa ostean. Eguerdian talde bazkaria egin zan, eta ostean hasi ziran Bizkaiko Taldekako Bertso Txapelketearen finalaurrekoak eta finala.

Eskolartekoa

Bertsozale alkarteak eta Ikastolen alkarteak alkarlanean antolatutako ekimena da eskolartekoa. Zortzi bertsolari aritu ziran Arrigorriagako finalean: Aiala Irurtia, Ekhi Zuluaga, Eider Fernandez, Enara Gallastegi, Garazi Uriarte, Iradi Barrenetxea, Kelmene Abaitua eta Naroa Iturrioz. Zortziko handian eta txikian ofizioetan egin eben gazteek, eta ostean, bakarka gaiari erantzun. Ariketa horreek egin ostean, Ekhi Zuluaga eta Kelmene Abaitua izan ziran puntu gehien batu ebezan bi bertsolariak eta buruz burukora sailkatu zirenak. Buruz burukoa jokatu ostean, Kelmene Abaitua berriztarrak batu ebazan puntu gehien eta 2024ko Bizkaiko Eskolarteko txapela jantzi eban.

Bai Kelmene Abaituak bai Ekhi Zuluagak bagilaren 15ean Arantzan jokatuko dan Euskal Herriko Eskolarteko finalera sailkatu dira.

Taldekakoa

Arrigorriagan Bizkaiko Taldekako Bertso txapelketearen finalaurrekoak eta finala be jokatu ziran. Zapatu arratsaldean jokatu ziran hiru finalaurrekoak eta saio bakotxeko talde irabazlea sailkatu zan gaueko finalera. Finala Zapatilapeko txikliek, LauBuru eta Taket taldeek jokatu eben, eta Busturialdeko LauBuru izan zan puntu gehien batu ebana, eta ondorioz, 2024ko Bizkaiko Taldekako Bertso txapelketearen irabazlea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude