Laugarrena jarraian Bermeorentzat

Bou Bizkaia traineruak ez dauka aurkaririk eta lautik lau garaipen lortu dauz lehen aste bietan
Bermeoko arraunlariak banderea ospatzen / Aitor Arrizabalaga / Eusko Label Liga

Bermeo Urdaibaik geldituezin jarraitzen dau eta laugarren garaipena jarraian lortu dau lehen lau estropadetan. Talde bizkaitarra jaun eta jaube izan da asteburu honetan Donostian eta Zierbenan jokatu diran estropada bietan. Lau estropada hauetan, bermeotarrek ez dabe izan bandera kentzeko aurkaririk.

Aurkaririk ez Donostian

Zapatuan Donostian jokatutako estropadeari jagokonez, Iker Zabalaren mutilek erakutsi eben ligako trainerurik onena dirala orain arte, eta beste aurkariei kosta egingo jakela banderaren bat irabaztea, eurek huts egiten ez badabe behintzat. Bou Bizkaiak, ligako liderrak, hirugarren txandan egin eban arraun Zierbena, Hondarribia eta Oriogaz batera. Momentuan gainditu beharreko denpora Lekittarrarena zan, 22:11, Donostiarraren aurretik.

Bermeok 3. kaletik hasi eban estropada, oso zaila ez zan kaletik. Lehen ziabogan, bizkaitarrek 6 segundoko errentea atera eutsen Zierbenari eta Hondarribiari (bigarren eta hirugarren sailkatuak). Itzulerakoan, traineru bizkaitarrari gehiago kostau eta Zierbena bi-hiru segundora hurbildu jakon. Era berean, Bizkaiko traineruak aurkaririk barik arraun egin eban eta 21:22ko denporeagaz amaitu eban tandea, Zierbena baino 19 segundo hobeto, bigarrena zapatuko estropadan.

Bizkaiko gainerako taldeei jagokonez, Lekeitio bosgarren izan zan, bere txanda irabaziz. Ondarroa zortzigarren sailkatu zan eta Kaiku hamaikagarren.

Domekan estutasunik barik

Domekan, Zierbenan, gauza bera ikusi zan. Bermeok zapatuko traineru bardinekin egin eban arraun. Azken txandan, lehen ziabogara arte, lau traineruak batera egin eben, baina Bou Bizkaiak abantaila txikerra lortu zuen. Ezustea Oriok, laugarren kaletik, Urdaibairen denpora irauli ebanean iritsi zan. Gipuzkoarrak lider jarri ziran txandan, Bermeoren aurretik, hiru segundora. Halan be, Orioren indarrak ez ziran nahikoak izan eta bizkaitarrak barriz be buruan jarri ziran. Azken luzerako, traineruak 8 segundoko abantaila nabarmena zuen gainerako traineruekiko, eta bandera lortu eban. 19 minutu eta 41 segundo behar izan ebazan Bermeok, Hondarribiak baino zazpi segundo hobeto. Azkenean, bi banderatatik bi astegoien honetan eta 4 ligaren nondik norakoak kontetan.

Bizkaiko beste traineruek ez eben euren estropadarik onena egin. Zierbena hirugarren izan zan, Kaiku zortzigarren, Ondarroa bederatzigarren eta Lekeitio hamaikagarren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00