24 gorpuzki barri aurkitu dabez Amorebieta-Etxanoko hilerrian

21 gizon, 3 emakume, hezurtegi bat eta hobi komun barri bat aurkitu dira

Amorebieta-Etxanok pauso sendoak emoten segiduten dau bere memoria historikoa berreskuratzeko bidean. Udal kanposantuan egindako indusketen azkenengo fasean, Aranzadi Zientzia alkarteko taldeak 24 giza aztarna barri aurkitu dauz -21 gizon eta 3 emakume-, baita hezurtegi bat be, behealdean hobi komun barri bat gordetzen dauana eta laster ikertuko dana. Aurkikuntza honeekaz, danetara, 2023an indusketa hasi ziranetik, 127 gorpu atara dira lurpetik.

Azken fasean aurkitutako 24 aztarnakaz, proiektua ikerketa barrietarantz doa. Hezurtegiaren eta azpian dagoan hobi barriaren aurkikuntzak lan-ildo barria zabaltzen dau, eta Aranzadik maiatzean hasiko dauan kanpainan helduko deutso ikerketa bide barri horri.

Herritarrei deia

Aurkikuntza guzti horreei lotuta, herritarren batek Gerra Zibilean desagertutako senitartekoren bat izan leikela ustez gero, Gogora Institutuagaz hartuemonetan jartzeko deia egiten deutse Amorebieta-Etxanoko Udalak, DNA proben bidez identifikazinoa errazteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00