Orain bai, ongi etorri Laporte

11 egun behar izan dauz FIFAk Laporteri arrazoia emoteko

Athleticek Aymeric Laporteren fitxaketea iragarri dau. Uda honetako misteriorik handiena izan da, baina 11 egun eta gero, FIFAk arrazoia emon deutso Aymeric Laporteri. Ageneko atzelariak 2028ra arte sinatu dau Athleticegaz.

Nico Williams athletizaleen buruhauste handiena izango zalakoan egozan zale guztiak, baina aurrelariaren gorabehera luzerako kontratu berritze bategaz amaitu zan. Aymeric Laportek hartu eban “kulebroiaren” lekukoa. Uda guztian fitxaketa ia eginda egoala entzuten zan komunikabide desbardinetan, baina merkaduko azken egunera arte itxaron behar izan zan hiru aldeak ados jartzeko. Laporte eta Athleticen artean ez egoan arazorik, baina arazoak egozan Al-Nassr taldeagaz eukon kontratua deuseztatzerako orduan. Athleticek eskua sartu izan behar eban eta Saudi Arabiarrek karu saldu eben ordura arte euren atzelaria zana.

Irailaren 1ean (merkaduko azken egunean) dana eginda egoan, baina, antza, Saudi Arabiako federazinotik Nazioarteko Transferentzia Ziurtagiria (ZTB) berandu ailegatu zan. Dokumentu horren faltan, Athleticek ez eukan FIFAren baiezkoa Aymeric Laporte fitxatu eta izena emoteko.

Azken 11 egunak

Behin merkatua itxita, ezinezkoa da jokalari bat fitxatzea. Hala eta guztiz be, aparteko kasu batzuk badagoz, Laportena alegia. Aymeric Laportek eta Athletic euren zerbitzu juridikoegaz batera, fitxaketarako sinatu behar ziran dokumentu guztiak irailaren 1eko gaueko 24:00 baino lehen sinatu eta bidali zirala frogatu eben. FIFAk hamaika egun behar izan dauz dokumentu guztiak aztertu eta erabagi bat hartzeko. Ezinezkoa zala emoten eban, baina kasuak azken momentuan 180 graduko buelta erdia emon eban eta operazinoak futboleko organismo gorenaren argi berdea jaso eban.

Aymeric Laporte 2028ra arte konprometidu da talde zurigorriagaz. Liga Txapelketa eta Txapeldunen Liga jokatu ahal izango dauz. Orain bai, ongi etorri (barriro) etxera, Ayme!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00