Ondo sufriduta, baina Athletic final laurdenetan da. Ernesto Valverderen taldeak 120 minutu behar izan dauz bigarren mailako Cultural Leonesa kanporatzeko. Luzapenean Nico Williamseri egindako penaltian Unai Gomezek sareetara bota dau baloia markagailuan Athletic aurretik jartzeko.
Partiduak danetarik euki dau, batez be lehenengo zatiak. Athletic hamaikako nahiko ohikoagaz zelairatu da, ezohiko jokalari bakarra Alex Padilla atezaina izan da, Ourenseren kontra be berak jokatu eban. Ez da guztiz eroso sartu Athletic partidura, Kuko Zigandaren taldeak ideiak garbi euki dauz: presinoa goian egin eta eraso bizkorrak. Halan heldu da lehen gola, jokaldi arina eta Ivan Calerok baloia barrura. Galtzen hasi da partidua Athletic.
Nico WIlliams izan da erasoko jokalari arriskutsuena lehen zatian. Honen jokaldi batean, erdiratu eta baloia ezustean Gorka Guruzetari jausi jako, birritan pentsatu barik jaurti eta gol. Bardinketa markagailuan.
Zelai erditik atera bezain pronto, Cultural Leonesak bigarrena egin dau, barriro be Ivan Calerok. Gorka Guruzetak, antza, bere gain hartu dau mendekua, eta Ivan Calerori markagailua bardintzeko asmotan bigarren gola egin dau.
Lehen zatian gol gehiago ikusiko ez genduala pentsatzen bagenduan be, Cultural Leonesaren erdiraketa batek Dani Viviani eskuan emon eta Hernandez Hernandez epaileak penaltia adierazi dau. Ruben Sobrinok ez dau kale egin hamaika metroetatik. Baina atsedenaldira heldu aurretik, etxeko taldeak penalti trakets bat egin eta Oihan Sancetek bardinketa jarri dau Reino de Leoneko markagailuan.
Bigarren zatian, epaileak txartel gorria erakutsi deutsa Aitor Paredesi, honek esandako berbak ez diralako aproposak izan. 54. minututik gizon bat gitxiagogaz joaktu dau Athleticek. Bardinketari eutsi eta luzapenera joan da partidua.
Luzapenean, behin Athleticek sei aldaketak eginda, atea babesten eta kontraerasora irteten saiatu da. Halako jokaldi batean, UNai Gomezek itzelezko jokaldia egin dau eskoiko aldetik, jaurtiketa zutoinera joan da baina errebotea Nico Williamsi jausi jako. Williams anai txikienak izkin egin defentseari eta azken honek zapaldu egin dau Athleticeko aurrelari. Epaileak penalti adierazi dau. Unai Gomez bermiotarrak laugarren gola egin dau eta lehendabiziko aldiz partiduan, Athletic aurretik jarri da markagailuan.
Hortik aurrera defendatzea tokatu da eta Athleticek maisutasunez babestu dau Alex Padillaren atea. 120. minutuen 3-4 eta Athletic final laurdenetara. Gogotik izerdi dau Athleticek sailkapena lortzeko gaurkoan.
