Zornotzako Zelaieta frontoiak Europako lehen Speedcubing txapelketea hartuko dau astegoien honetan, Amore Open lehiaketearen barruan. Amorebieta-Etxanoko Udalak ohar baten jakinarazo dauanez, aurtengo edizinoa “berezia” izango da, Europako txapelketa bat lehenengoz jokatuko dalako formatu ofizial barritzaileakaz, buruz buruko finalakaz. Horrek “lehia zuzena eta ikusgarritasun handitzen dauazala nabarmendu dabe udaletik.

Aurten egongo diran kategorien artean, hauek nabarmentzen dira:
- 2×2: Kubo sinple bat, ohikoa baino geruza bat gitxiagogaz, etxeko txikienen artean ospe handiena daukana.
- 3×3: Rubiken kubo klasikoa. Kubo honegaz hasten dira pertsona asko “speedcubing” mundua ezagutzen eta ikasten. Lehiaketa honek 4 txanda izango dauz modalitate honetan.
- 4×4: Kubo honek aurrekoen konplexutasuna areagotzen dau eta zailtasun horrek are ospetsuago eta erakargarriako bilakatzen du jokoa.
- Square-1: Lehiatzeko kubo konplexuena da lehiatzeko, bira bakoitzean forma aldatzen daualako.
- Skewb: Kubo hau oso sinplea da, ertzen inguruan biratzen dau.
- 3×3/4×4 Blind: 3×3 eta 4x4agaz egiten diran ohiko ebazpenak egiten dira, baina itsu-itsuan. Kategoria honetan, kuboa jada nahasia dagoanean hasten da denbora zenbatzen, eta, beraz, memorizatutako denbora eta itsu-itsuan bereizitako denbora zenbatzen dira.
- Pyraminx: Piramide puzzle hau oso ospetsua da gaur egun, ikasteko oso erraza dalako, 3×3 klasikoa baino askoz errazagoa, hain zuzen.
- 3×3 OH: Kategoria hau 3×3 kuboa ebaztean datza, baina kasu honetan esku bakarragaz. Era berean, txanda bakoitzak kubo klasikoaren txandak lez funtzionatuko dabe.