46.Euskal Zine Bilerako lehiaketan parte hartzeko azken egunak

Abuztuaren 7ra bitartean egongo da zabalik Lekeitioko 46.Euskal Zine Bilerako lehiaketan izena emoteko epea
Lekeitioko Euskal Zine Bilera / Bizkaia Irratia

Urriaren 19tik 22ra egingo da Euskal Zine Bilera. Aurten 46 urte beteko dauz euskera eta zinema batzen dauazan Lekeitioko jaialdiak. Euskal Herrian mantentzen dan jaialdi zaharrena da Lekeitiokoa, eta euskara hutsez egiten dan bakarra Hego Euskal Herrian behintzat.

Lehiaketea

Euskal Zine Bilera ezaguna bada, bere barruan hartzen dauan lehiaketagatik da. Euskaraz ekoiztutako askotariko lanen erakusleihoa da, teknika, tratamendu, genero, sorkuntza prozesu zein gai desbardinak biltzen dauazan neurrian. Hori holan, zuzendaritza, gidoi eta film onenaren sariak desbardinduko dira. Eta ganera, ikusleak be protagonista izango dira, lan bakotxari eurek emondako puntuazinoen bidez erabagiko dabelako ikuslearen sari bereziaren irabazlea.

Edizino honetan ondorengo sariak banatuko dira:

  • Film onenaren saria – 3.000€
  • Zuzendaritza onenaren saria – 1.600€
  • Gidoi onenaren saria – 1.600€
  • Ikusleen saria – 750€
  • Gazte 22 saria (2001.urtetik aurrera jaiotakoentzat) – 750€

Lanak aurkezteko epea abuztuaren 7ra bitartean mantenduko da zabalik eta bere oinarriak zinebilera.eus webgunean egongo dira eskuragarri. Aukeraketea egiteko orduan, Lea Artibai eskualdeko egileen lanak jaialdian egotea bultzatuko da, lehiaketa barruan zein lehiaketaz kanpo.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular