Mungiak Bitxikiak alkartearen Bidumazaleen XXII. azokea hartuko dau

Azoka zapatuan eta domekan izango da; publiko guztientzako bildumak, jarduerak eta trukerako guneak bilduko dauz

Mungia bildumazaleen topagune bihurtuko da barriro Bitxikiak bildumazaletasunaren XXII. azokagaz. Azokea apirilaren 11n eta 12an izango da, Legardako eskola-gunean eta kiroldegian. Astegoienean zehar, bilduma-erakusketa zabala izango da ikusgai: 80ko hamarkadako jostailuak, panpinak, miniaturazko autoak eta motoak, besteak beste. Ganera, programazinoan kultur emonaldiak be izango dira, Mungiako J.M. Arregi Abesbatzarena; baita gune tematikoak be, panpinen etxeak; era berean, azokak salerosketarako gune bat be izango dau, sektoreko profesionalekaz eta bildumak handitzeko material espezializaduagaz.

Beste erakargarrietako bat, LEGOren dioramen erakusketa eta maketen erakusketa izango dira. Horreen artean, tamaina handiko tren-maketa nabarmen bat. Hainbat alkartek be parte hartuko dabe, euren jardunaren barri emoteko. Azokak trukerako gune bat izango dau, bildumagileen arteko trukea errazteko. Amaiera moduan, domeka goizean, auto klasikoen konzentrazino bat egingo da.

Bitxikiak bildumazaletasunaren azokea zapatuan 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 20:30etara, eta domekan 10:00etatik 14:30etara egongo da zabalik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00