Gaur giro eguzkitsua izango dogu. Kostaldean maximoak 20-23 ºC inguruan geldituko dira, eta barrualdean 25 ºC inguruan edo hortik gora. Goizean goiz behe-hodeiak agertuko dira Kantauri isurialdean eta behe-laino batzuk sortuko dira barrualdeko hainbat bailaratan, baina goiz erdirako desegin eta eguzkitsu geldituko da, goi-hodei fin batzuekin. Goizean haizea kostaldean ipar-ekialdetik ibiliko da eta arratsaldean barrurantz zabalduko da.