Athletic Clubek ofizialki aurkeztu dau datorren denporaldirako lehen ekipazinoa. Castore kirol markearen diseinu barri honek ‘Gure Nortasuna’ izena dauka, eta dagoeneko erosi leiteke bai talde zuri-gorriaren denda fisikoetan bai online. Zaleentzako bertsinoak 95 euro balio dau, eta jokalariena 130 eurokoa da.
Real Madriden aurkako partiduan estreinauko dau
Athleticeko zaleek ez dabe hurrengo denporaldira arte itxaron beharko kamisetea zelaian ikusteko. Bilboko taldeak zapatu honetan, maiatzaren 23an, jantziko dau lehenengoz Real Madrilen aurkako partiduan. LaLigako azken neurketea izango da, talde zurigorriak Santiago Bernabeun jokatuko dau.
Gure Nortasuna kamisetearen atzean dagoan esangura historikoa
Kamisetearen diseinuak klubaren historia eta nortasuna islatu gura dau. Belaunaldiz belaunaldi transmitidu dan ondarea irudikatzen dau, jokalariek zelaian, zaleek harmailan eta lurraldeagaz dagoen lotura estuak eraikia.
Zazpi marra, lurralde baten ikurra
Zehetasunik esanguratsuena kamisetearen marra zuri-gorrietan dago. Zazpi marrak Euskal Herriko zazpi lurraldeak irudikatzen dabez, klubaren oinarri sozial eta kulturala batuz. Lurralde lotura hori indartzeko, kamisetearen atzeko goialdean Euskal Herriko mapa txiki bat eta ikurrinea be sartu ditue.