Aldaketa bako eguraldia

Uda itxurako giroa, trumoi aukereagaz
Sopela / Bizkaia Irratia

Gaur atzoko antzeko eguraldia izango dogu. Lekuren batzuetan tenperatura maximoek behera egin leikie, baina barrualdean giroak udako itxureagaz jarraituko dau, batez be hegoaldean. Giroa eguzkitsu egongo da; kostaldean zerua tarteka lainotuta egongo da, behe-hodeiekin, batez be egunaren hasieran. Arratsaldetik aurrera bero-hodeiak ugaritu egingo dira eta barrualdean zaparradaren bat bota leike. Eguerdian haizea iparraldetik ibiliko eta arratsaldean indartu egingo da, bolada gogorrekin.

Itsasoko egoerea

Mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, 2ko indarragaz. Eguerdi inguruan ipar-osagaira aldatuko da, 2-3ko indarragaz; arratsalde-gauean baretu egingo da, 2koagaz. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo dau. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdiko olatuak altxatuko ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00