Bilboko metroaren 3. lineak gau osoko zerbitzua izango dau bagileko barikuetan

Euskotrenek ordutegia luzatuko dau barikutik zapatura, eta trenak 15 minuturo ibiliko dira Kukullaga/Etxebarri eta Matiko artean
San Inazio metro geltokia / Metro Bilbao

Euskotrenek Bilboko metroaren 3. lineako gaueko zerbitzua indartuko dau ekainean. Holan, ostiraletik zapatura bitarteko gauetan trenak gau osoan ibiliko dira, bidaiariei garraio publikoaren erabilerea errazteko.

15 minutuko maiztasuna gau osoan

Neurria bagilaren 5ean jarriko da martxan, eta trenak Kukullaga/Etxebarri eta Matiko/Bilbo geltokien artean ibiliko dira etenik barik. Zerbitzua bi noranzkoetan eskainiko da, 15 minutuko maiztasunagaz.

Euskotrenek erabiltzaileei gomendatu deutse joan-etorriak aurretiaz planifikatzea eta ordutegiak kontsultatzea, bai aplikazino ofizialaren bidez, bai konpainiaren webgunean dagoan bilatzailearen bitartez. Neurri horregaz, bagileko astegoienetako gaueko mogikortasuna hobetzea da helburua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00